XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kutx, kutx, kutx! Biki soinkideak...... biki soinkideak.

Erranbidek... Erranbidek.

Gaur jaiegun... jaiegun.

Ospatu dagigun... dagigun.

Eiii...!.

Barri zabaltzaillearen deiak eta deiadarrak, arbolarik arbola ibilli ondoren, oiartzundu egin ziran trokarteko aitzetan eta deiez eta deiadarrez bete zan Ekidazu guztia.

Eta izadiaren orfeoi nabarmena Erranbideren bikien jaiotza ospatzen asi zan milla abesti bateratsu kantatuz eguzkiaren zuzendaritzapean.

Txori txirripititxiolarien biboliñen soiñu koloretsuak zibuka ebilzan abesti artean.

Txirritxirrien kirkir eguzkitsu etengabeak baretu egiten eban erreka atsozaartuen txutxutxu zurrumurrutsua.

Ugaraixoen gitarra zaar gozakaitzak lakartu egiten eben aizearen txistu eztitsua....

Jazoera ospagarria izan zan, izan ere, Erranbideren biki soinkideen jaiotza!.

Erranbideren etxean bertan ere bazan kantu ta algararik ugari.

Telebisiñokoak, irratikoak eta periodistak ere antxe egozan, orain emen, gero an, geldi egon eziñik, dana jakin gurarik, dana artu nairik.

- Leenengo jaio danari Itziario esango deutsagu, eta Itzeder, bigarren jaio danari esan eban pozaren pozez Erranbidek.